XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baimenik gabe

Elgeako Parke Eolikoa egiteko lanei uztailean ekin zien Eolicas de Euskadik Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak osatutako enpresa.

Barrundia, Donemiliaga, Aretxabaleta eta Oñatiko lurretan ari dira lanean, Eskoriatzako Udalak ez baitu baimenik eman.

Egunkariak jakin duenez, ordea, Aretxabaletako Udalak lanetarako baimena eman zion Eolicas de Euskadiri, baina jarduteko baimenik ez.

Eta EAEko Ingurugiro Legeak agintzen duenez, bi baimenak dira beharrezko.

Enpresak dioenez, lanetarako baimenarekin inplizituki jaso zuen jarduteko baimena ere, baina iturri juridikoen arabera, jardutekoa ere bereiz jaso beharra du.

Ingurumenean halako eragina duen obra batean lege baldintza guztiak behar bezala bete daitezen eskatzea gutxienekoa da, are gehiago erakunde publikoek erantzukizuna duten proiektu batean.